Turismo arduratsua

Euskadi bisitatzeko helmuga bat baino askoz gehiago da: nortasun propioa duen lurraldea da, kultura bizia eta zaindua izatea merezi duen natura- eta kultura-ondarea dituena. Bidaia bakoitzak arrasto bat uzten du, eta bisitari gisa hartzen ditugun erabakiek leku hau gaur egun bertan bizi direnentzat eta etorkizuneko belaunaldientzat berezi egiten duena zaintzen laguntzen dute.

Horregatik, Euskadik turismo arduratsuaren eredu bat sustatzen du, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren printzipioetan oinarritua, pertsonenganako, ingurunearenganako eta tokiko kulturarenganako errespetua bultzatzen duen ekimena.

Zure egonaldian, keinu txikien bidez turismo jasangarriago bati lagundu diezaiokezu, aldea markatzen duten keinuak eginez:

Arduraz bidaiatzeak esperientzia autentikoago eta aberasgarriago batez gozatzeko aukera ematen du, aldi berean Euskadi helmuga bakarra egiten duten paisaiak, kultura eta bizimodua kontserbatzen laguntzen duelarik.

  • Babestu tokiko ekonomia

    Babestu tokiko ekonomia hurbileko produktuak kontsumituz, euskal gastronomia ezagutuz eta tokiko profesional eta gidarien laguntza izanez.

  • Errespetatu tokiko kultura

    Errespetatu Euskadiren identitatearen parte diren ohiturak, tradizioak eta kultura-adierazpenak.

  • Zaindu ondarea

    Zaindu ondare historikoa, kulturala eta naturala, kontserbazio-jarraibideak betez eta bisitatzen dituzun espazioak arduraz erabiliz.

  • Murriztu zure ingurumen-inpaktua

    Murriztu zure ingurumen-inpaktua baliabideen kontsumoa minimizatuz, behar bezala birziklatuz eta naturan hondakinik ez uzten saiatuz.

  • Lehenetsi mugikortasun jasangarria

    Lehenetsi mugikortasun jasangarriak, hala nola oinez, bizikletaz edo garraio publikoaren bidezko joan-etorriak.

  • Sustatu bizikidetza

    Sustatu bizikidetza eta errespetua bertako bizilagunekiko, turismo-sektoreko langileekiko eta gainerako bisitariekiko, guztientzat esperientzia positiboak sortzen lagunduz.